Idazki honekin herritarroi zuzentzen gatzaizkizue Euskal Preso Politikoen Kolektiboko partaide garen aldetik, gure kolektiboak abian jarri berri duen borrokaldiaren zentzua agertzeko asmoz.
Urteak dira jadanik borroka iraunkor bati hasiera eman genionetik, hilean hainbat alditan ekimen ezberdin finkoak burutuz, baita kartzeletan ematen diren eraso fisikoei erantzunez edota askatasun bidean geratzen diren hildakoei gorazarre gisa protesta eginez.
Oraingoan, borroka intentsitatez koska bat igotzea erabaki dugu gure eskubideak aldarrikapen bihur daitezen, jakiten garelako Euskal Herriko jendartearen gehiengoak bat egiten duela, bai Euskal Herriarentzako autodeterminazioaren defentsan nola amnistiaren onarpenean. Badira, halaber, bitartean lortu beharreko garrantzi handiko beste eskubide urratu batzuk ere: preso politikoen estatusa, presoen Euskal Herriratzea, isolamendu egoerekin bukatzea, eta hauetaz gain gaixotasun larriekin dauden kideen eta zigorra bukatuta preso mantentzen dituztenen kaleratzea.
Honengatik dei egiten dizuegu eskubide hauen bidezkotasuna eta zuzentasuna aintzat hartuz, euren defentsan antolatzen diren ekimen guztietan parte hartzera.
Herriko euskal preso politikoak