Astelenetik ostiralera, Atsobakar zahar egoitzeko erizaintza langile eta garbitzaileek konzentrazioak egin dituzte bere egoera salatzeko.
Bere zerbitzuak kudeatzen dituen enpresak, Clecek ez ditu Udalarekin adostutako baldintzak betetzen, hau da, soldata baxuagoa ordaintzen die eta, gainera, jai egun batzuk eta baimenak kendu dizkiete.
ELA eta UGT sindikatuetako ordezkarien laguntza izan zuten astelehenean lehenengo konzentrazioan, baita asteartean Udalaren aurrean egin zutenean ere.