14 18.000 biztanleetara iritsi da Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 14a

Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak bere poza azaldu du hamar urte baino gehiagoren ondoren udalerria 18.000 biztanletik pasa delako, hain zuzen ere, 18.006 biztanle dira guztira. Arrazoi nagusia jaiotze-tasa da, izan ere, urteko 100 inguru jaiotzeko bataz bestekotik, aurten 202 jaiotzetara pasa da.