Lerro hauek hasi nahi ditut zuzentzen ez bakarrik Andatza plazaren inguruan bizi direnei, baizik eta baita kaleko ekintza ezberdinek eragin dituzten zaratarengatik kaltetuta sentitu direnei. Urtean zehar Oriako bizilagunen kexak jaso ditugu Hip-Hop eguna dela eta, edo frontoian egindako garagardo azokarengatik; Zumaburukoen kexak Semblante Andaluz elkartekoen erromeriarengatik edo San Pedroetako berbenengatik; Hipodromo etorbidekoenak txosnengatik; Ola kalekoen kexak San Pedro jaietako barrakengatik; Andatza plazakoenak kontzertu eta berbenengatik; eta, noski, Okendo plazako bizilagunenak, izan ere, bertan egiten dira kaleko ekintza gehienak. Orokorrean, kexak gure plaza eta kaleetan egiten diren jarduera gehienengatik, bai kiroletakoek edo bai kulturakoak. Jakin badakigu eragozpenak sortzen dituztela eta horregatik saiatzen gara kokapenak dibertsifikatzen. Horren eredu izan da Multimusikala Andatza plazan, joan den urtean Okendon izan zena.
Ziur naiz bizilagunak ez daudela horrelako jarduerak antolatzearen kontra, eragozpenak egonda ere, izan ere, horrela azaldu didate nirekin hitz egin duten askok. Beraiekin bat egiten dut pentsatzean udalerriarentzako onuragarria dela jarduerak egotea, udal elkarteak indartzen direlako. Horregatik, herritarrek eta elkarte ezberdinek jakitea nahi dut Udalaren jarrera zorrotzagoa izango dela errespetua ziurtatzeko. Ezaugarri hauetako ekintza bat antolatu nahi duen elkarteak fidantza jarri beharko du Udalean eta, ezarritako ordutegiak, garbitasun neurriak edo bestelakoak betetzen ez badira, zigortuak izango dira fidantza ez bueltatuz eta etorkizuneko baimenak ukatuz.
Barkamena eta pazientzia eskatu nahi diet bizilagunei, izan ere, programatzen diren ekitaldiak puntualak dira. Espero dugu neurriek beren efektua izatea eta modu horretan eragozpenak txikiagoak izatea etorkizunean.
Jesus Maria Zaballos
Gazteria eta Festak saileko lehendakaria