Ogi-Goxoko 1.500 euroek badute jabea

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 15a

Pablo Mutiozabal kaleko Ogi-Berri okindegiak zuen 1.500 eurotako saria Jose Angel Busto Iglesias herritarrak eskuratu du. Abenduan zehar txartelak banatu ditu okindegiak eta diru-saria urtarrilaren 6an burutu zen "El niño" loteria nazionaleko zozketako zenbakiarekin, 58588, bat egiten zuen txartelak lortuko zuen. Gauzak honela, astelehenean jaso zuen onuradunak, Jose Angel Busto Iglesiasek bere saria eta zertan gastatuko duen badaki gainera.