Gabonetako Haur parkea izan da Eguberrietan antolatu diren jarduera guztietatik erakargarriena. Lasarte-Oriako Udalaren datuen arabera, 8.000 pertsona baino gehiago igaro dira Michelingo frontoitik parkea egon den hamabi egunetan.
“Egoera orokorra kontuan izanik, ahalegin ekonomiko bat eginez, GHPren aurrekontua igo du aurten 40.000 eurotik 42.500era,” gogoratzen du Jesus Zaballosek, baita parkeak urtarrilaren 4ra arte ateak irekiak izan dituelea ere.
"Horrenbeste jende biltzen duen jarduera hau sustatu nahi izan dugu, helduentzako Urte Zahar Gaueko berbena bertan behera uztea ekarri badu ere,” adierazten du Zaballosek.
Era berean, “urtero joateko ohitura zutenei barkamena eskatzeko aprobetxatu nahi dut, baina lehentasunezkotzat jo dugu Gabonetako Haur Parkea, urtetik urtera duen arrakastagatik," jarraitzen du Gazteria eta Festak saileko buruak.
Lehenengo egunetan sortutako errenka luzeek, ondoren sartzeko txanda ezberdinak ezartzea ekarri zuen."Zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz sortu ziren ordu eta erdiko txandak eta neurri horrekin konpondu ziren leku arazoak,” azaltzen du Gazteria saileko buruak.
Eskertzak eta iradokizunak izan dituztela ere aipatzen du, “zenbait herritarren posta elektronikoak jaso ditugu jarduera eskertzen eta, aldi berean, datorren urterako proposamenak egin dizkigute, adibidez, lasarteoriatarrak ez direnei gehiago kobratzea sarreran. Eta kontuan izango dugun neurria da hori."
Honez gain, parkea kudeatu duen enpresa esleipeduna eta antolakuntza era berriak izan dira. "Parkeko elementu berriek oso harrera ona izan dute," azpimarratzen du Zaballosek.
Errege Magoak
Erregeen desfileari dagokionez, "eguraldiak joan den urtean baino gehiago lagundu zuen eta haurrek gozatu ahal izan zuten ibilbidearekin,” adierazten du.
“Bertakoen erosotasunerako, Erregeek Atsobakar egoitzara bisita egin zuten goizean, eguneko azken orduan izan beharrean. Festa giroan, aiton-amona guztiek beren oparia jaso zuten," gaineratzen du zinegotziak.
Eskertza
Azkenik, eskerrak ematen dizkie, batetik jardueretan partehartzaile izan direnei eta bestetik jarduera guztiak aurrera eramatea posible egin duten guztiei. "Izan ere, beraien laguntza gabe ez zen posible izango," adierazten du.