Kultur uztarketa Jalgin jam sesioan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 17a

Ostiral iluntzeko jam sesioa erritmo biziz betea egon zen. Oraingoan artista gonbidatua Max Mbaye saxojole senegaldarrak lideratzen duen taldea izan zen, Le Walo.
Herritar asko hurbildu ziren jam sesiora eta izugarrizko giroaz gozatu ahal izan zuten. Erritmo afrikarrez osatutako erreportorio bikaina eskaini zuten jam sesioan parte hartu zuten guztiek. Bi ordu luzez aritu eta gero, merezitako txalo zaparrada jaso zuten ikusleek eskainita.