Izan ere, herriko bi eta zortzi urte arteko haurrek ipuinez gozatzeko aukera paregabea izango baitute, 18:00etatik aurrera.
Kontu kantoi ipuin kontalarien eskutik, ipuina era berezian entzun eta bizi ahalko dute haurrek.
Era honetara, Amaraun Ludotekak Lasarte-Oriako bi eta zortzi urte arteko haur guztiak gonbidatzen ditu Ludotekara hurbildu eta ondo pasatzera.
Hiruhilabete berria
Honela, emango zaio hasiera hiruhilabete honi. Baina ez ahaztu, HH2 eta LH2 arteko haurrek ikastolatik atera eta milaka jarduera egiteko aukera dutela Amaraun Ludotekan.
Astean zehar, zein larunbata goizean era guztietako tailerrak, jolasak eta, handienek, irteerak egiteko aukera paregabea izango dute.
Honetaz gain, Amaraun klubeko bazkidetza, jostailuen mailegu zerbitzua eta jostailuei buruzko aholkularitza zerbitzuaz baliatu ahalko dira haur eta gurasoak. Eta Aste Santuetako Txokoetan %10eko beherapena ere izango dute Ludotekako haurrek.
Hiruhilabetea hau edo ikasturte bukaera arte izena emateko aukera duzue.
Honetarako edo informazio gehiago eskuratzeko Ludotekara edo Ttakuneko bulegora hurbildu eta galdetzea besterik ez duzue.