Oinatz taldearen irteera Gasteizera

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 18a

Oinatz taldeak irteera antolatu du urtarrilaren 24an Gasteiz hirira. Alde zaharra, Artium museoa eta Santa Maria katedrala bisitatuko dituzte. Joan nahi dutenek urtarrilak 21 osteguna baino lehen eman beharko dute izena Ttakun elkartean.
Autobusez joango dira Gasteizko hirira. Goizean, Artium museoa ikusiko dute goizeko 11.30etatik aurrera. Bisita gidatua izango da eta lasarteoriatarrek museoan dauden artelanen berri izango dute euskaraz, noski. Eguerdian alde zaharra ikusi eta bertako jatetxe batean bazkalduko dute.

Tokiko erreferentziak

Oinatz elkartekoek bisitatutako tokien xehetasunak azaldu eta bertako bitxikeriaren bat eman ohi dituzte irteera guztietan eta irteera honetan Gasteizko alde zaharraren erreferentzia historikoak ez dira faltako.
Arratsaldean Santa Maria, aspaldion obratan den Gasteizko katedrala ezagutzeko aukera izango dute. Ordu beteko bisitan katedralaren historia eta bertako istorioak ezagutaraziko dituzte. Jakina da Ken Follet idazleak bere azken nobela eraikin honetan kokatu duela.