Danbor hotsek aurre hartu zioten Donostiako festari

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 20a

San Sebastian eguna dugu gaur, Donostiako egun handia eta jai eguna bertan lan egiten dutenentzat, baita etxeko txikientzat ere.
Horregatik, atzo Lasarte-Oriako ikastetxeetako danborradek aurre hartu zioten Donostiako festari. Zumaburu-Sasoeta ikastetxean eta Landaberri ikastolan, 16:00ak aldera, Donostiako Marcha, Tatiago edo Iriarena ziren entzun ziren doinuetako batzuk eta honekin batera, noski, danborren barrunba.
Guztiak dotore, norberak egindako jantziarekin eta danborra soinean zutela, gurasoei azken aste hauetan ikasitakoa erakusteko irrikitan zeuden etxeko txiki, zein gaztetxoak.
Baina festak hasi baino ez dira egin. Izan ere, Donostiako martxak dioen bezala, donostiarrei oihu egitera gatoz, poz handiz, inauteriak datoz.