Kotxe-ilara eta txistu-hotsak izan dira nagusi gaur goizeko 11:00etan herrian. Lehengo asteko ostiralean amaitzekoak baziren ere, inongo akordiorik lortu ez, eta kale-agerraldiak mantentzea erabaki dute Atsobakarreko langileek haien lan baldintzak salatzeko. Gaurkoa berezia, “eskatutako isiltasunaren” aurrean, zalaparta. Bihar berriro entzungai egingo dena.
Lehengo asteko ostegunean, plenoa amaitu eta alkateak, langileak ordezkatzen dituen sindikatu bati deitu eta “langileak ostiraleko kale-agerraldiak bertan behera uzteko eskatu zion" aipatu digute langileak. Hauek bestetik, alkatesari enpresan dauden bi sindikatuen ordezkariekin biltzean, eta subrogazioa paperean islatuta eta sinatuta dagoenean "orduan isilduko gara" adierazi ziotela jakin arazi digute langileek .
Gauzak horrela, aste osoan zehar ikusi ditugu Atsobakarreko langileen kale-agerraldiak herrian zehar. "Orain arte genituen lan baldintzak berreskuratu arte ez gara isilduko ezta geldirik geratuko ere" gaineratzen dute.