Euskal karabanako bilketako azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 22a

Lasarte-Oriako Saharen herriko lagunak taldeak bi aste daramatza Lasarte-Oriako ikastola eta eskoletan, supermerkatuetan eta Emakumeen Zentro Zibikoan, elikagai eta konpresa bilketa egiten, baita Añorga eta Usurbilgo ikastoletan eta herri honetako dendetan ere.
Sahararen Aldeko Euskal Karabana Piztu itxaropena ekimena dugu hori eta gaur eta bihar bilketako azken bi egunak dituzte. Gaurkoan herriko ikastetxe, supermerkatu, zein Emakumeen Zentro Zibikoan utzi daitezke oraindik produktuak, arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, azukrea eta konpresak. Bihar, aldiz, Urbil merkatal-gunean egongo dira Saharar herriko lagunak taldeko kideak bilketari amaiera emanaz.