Lasarteoriatarrak Hernanin Tabernako Bertsolarien XIV. Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 22a

Hernaniko Garin tabernan egin zen astearte gauean Tabernako Bertsolarien XVI. Txapelketa eta kopla kantuan ederki aritu ziren 16 bertsolari, tartean, Aitor Atxega eta Joxe Mari Agirretxe lasarteoritarrak, eta baita Oxan, Jon Altuna, gure lankidea.
Aitor Atxegak guztiak dantzan jarri zituen gitarra soinean hartuta, Joxe Mari Agirretxe ere fin ibili zen eta Jon Altunak, nahiz eta ongi jardun, ezin izan zuen iazko garaipena errepikatu. Azkenean, Maialen Lujanbiok jantzi zion txapela Aitor Barrenetxea garaileari.