Lehenik, guztien artean ipuin bat sortu zuten bi hitz kontuan izanik, marrazoa eta zuhaitza.
Eta, ostean, ipuin kontalariek azaldutako animalien istorioak entzun zituzten, baita abestu eta ideiak eman ere.
Ekimen berezi gehiago
Hau dugu Ludotekak hiruhilabete honetan prestatu dituen ekimen berezien lehenengoa.
Amaraun ludotekako arduradunek aurreratu digutenez, orain inauterietako mozorroak prestatuko dituzte eta gurasoentzat makilaje tailerra ere antolatu dute. Guztiek inauterietako desfilean parte hartu dezaten.
Honetaz gain, kirol ekintzak, jolasak, tailer berezia LH-ko haurrentzat, irteerak eta hiruhilabetearen amaieran LH-koekin asteburu pasa joango direla ere adierazi digute.
Era berean, izena ematea irekia dagoela gogoratu dute, baita interesatuek Ludotekara edo Ttakunera hurbiltzea besterik ez dutela informazioa eskuratu edo izena eman nahi baldin badute ere.
Gazteburua
Bestalde, Lasarte-Oriako 9 eta 12 urte arteko gaztetxoek bihar larunbata badute proposamen berri bat arratsalde atsegin bat igarotzeko, Gazteburua.
Herriko gazte guztiak gonbidatuak daude Gazte klubeko antolatzaileek Amaraun Ludotekaren ondoan, arratsaldeko 16:00etan jarri duten hitzordura.
Bi orduz, herriko gaztetxoek aukera paregabea dute lagunak egin eta ondo pasatzeko. Lehenik Matraka jolasa eta, eguraldiak laguntzen badu, aurreko Gazteburuan denbora faltagatik egin ez ziren Piraten jolasez ere gozatuko dute gaztetxoek.