Odol emate kopuruak ez du beharra asetzen

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 23a

Lasarte-Oriako Odol emaileen ordezkaritzaren datuen arabera, 2009ko datuak 2008. urtekoak baino okerragoak dira.
Urtean zehar, guztira 706 odol emate izan dira herritarrek egin dituztenak, aurreko urtekoak baino 24 gutxiago.
Datu honek iaz 2008. urtean eskuratutakoaren %96,71a lortu zela adierazten du eta 2007. urtean bildutakoaren %94,26a.
Odol-ateratze kopuru honek, gutxi gora behera, mila biztanleko eta urteko 39,22 odol emateren bataz bestekoa dakar. Odol beharrei erantzuteko kopuruen ratioa 50a denez, honen azpitik dago gure herria.
Eta, gainera, nahiz eta, 2009. urtean, 27 odol emaile berri hurbildu Osasun zentrora, kopuru hori ez da nahikoa ordezkaritzan izan diren bajak berdintzeko.

Kontrolak eta neurriak

Datu hauek kontuan izanik, odol emarien atzerakada nabarmena izan dela adierazten du herriko ordezkaritzak.
Eta odol emaileek jasan behar dituzten neurri eta kontrolei egozten diete errua, "gero eta neurri eta kontrol zorrotzagoak daude ateratzeetan, edozein gaixotasunengatik kutsatua dagoen odola egon ez dadin."

Odol ateratzea gaur

Gaur arratsaldean gainera, hitzordua dute odol emaileek Osasun Zentro berrian, izan ere, hilabeteko odol ateratzea baita. Era honetara, ordezkaritzak herritarrak animatu nahi ditu odol ematera.