Lasarte-Oriako parrokietako Misio taldeek Haitiren aldeko afari solidarioa antolatu zuten urtarrilaren 23an, Arantzazuko Amaren eliza azpiko lokalean.
Bertan 4.300 euro jaso ziren, Mesedeetako Amen ordenaren bitartez Haitira bideratuko direnak.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete afarian parte hartu zutenei eta nahiz eta afarira ez joan, dirua eman zutenei. Haitik gure beharra duelako, mila esker.