Aparkalekuko tarifa bereziak martxan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 24a

Lasarte-Oriako Udalak martxan jarri ditu dagoeneko Loidi-Barreneko errotazioko aparkalekuko tarifa bereziak, gauekoa eta asteburuetakoa.
Gaueko tarifa arratsaldeko 19:00etatik goizeko 7:59ak arte da eta gau osoaren tasa euro batekoa izango da. Tarifa honetaz baliatzeko, ibilgailua gutxienez sei orduz eduki behar da aparkalekuan.
Asteburutako tarifari dagokionez, euro batekoa izango da ere egonaldi osoa. Igandeetan ezarriko da, 8:00etatik 18:59ra, eta, beti ere, gutxienez sei orduz ibilgailua bertan izanda.
Udaleko alkatetzak jakin badaki herritar askorentzako arazo handia dela aparkatzea, eta modu honetako neurriekin lanean jarraituko dute zailtasun horri irtenbidea emateko.