24 Estolderiako tapa batekin leihoa hautsi zuen

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 24a

Igande goizean, 32 urteko gizona atxilotu zuen Ertzaintzak, Lasarte-Oriako taberna batean lapurreta egiteagatik. Tabernako leihoetako bat estolderiako tapa batekin txikitu eta barrura sartu zen. Auzotar batek soinua entzun eta Ertzaintzara deitu zuen. Patruila-auto batek susmagarria inguruetan aurkitu zuen, whiski botila eskuan zuela eta zauria buruan.