Jasotako gauzak

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 25a

Udaltzainen bulegoak herriko bizilagunei jakinarazten die ondoko gauza hauek dauzkatela jasota, argazki kamara, urrezko eskumuturrekoa, zilarrezko eskumuturrekoa, Seiko markako bi eskumuturreko erloju, Vieceroy markako eskumuturreko erlojua, Massimo Dutti markako eskumuturreko erlojua, diru-zorroa, urrezko eraztuna, urrezko katea eta zilarrezko zintzilikarioa.
Hauen jabeak direla egiaztatzen duten herritarrek, hilabeteko epean jaso behar dituzte. Horrela izan ezean, legeak ezarritako norakoa emango diete.
Horietakoren bat ikuskatzeko interesaturik dauden pertsona guztiei arren eskatzen zaie Udaltzainen Bulegora hurbil daitezela, 09:00etatik 13:00etara.