Bisita ugari izan zituen alkateak iaz

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 25a

Lasarte-Oriako Udalak jakin arazi duenez, Ana Urchueguia alkateak 2009an zehar, 850 bisitatik gora izan zituen, gutxi gora behera, aurreko urtean baino ehun gehiago.
“Alkatearentzat, bizilagunekin zuzeneko harremana izatea oso garrantzitsua da eta udalerrian egin daitekeen lanik garrantzitsuenetarikoa. Izan ere, lasarteoriatarren arazoak eta kezkak zuzen-zuzenean ezagutzea ahalbidetzen baitu,” azaltzen dute alkatetzatik.
Ezkontzei dagokienez, iazko datua ere eskaini du alkatetzak. Honela, 2009an, alkateak 15 bikote ezkondu zituela adierazi dute.