Ostadar K.F.ak XVI. Gomazko pilotako Pala txapelketa antolatu du eta gaur ireki da izena emateko epea.
Antolatzaileek adierazi dutenez, bikote bakoitzak inskripzioa egiterakoan 22 euro ordaindu behar ditu.
Era berean, bikoteek txapelketako oinarriak eskuratzeko Ostadarreko bulegora, Geltoki kalea 25 zenbakira hurbildu edo 943 360 433 telefonora deitu behar dutela ere azpimarratu dute, otsailaren 5a baino lehen.