Obrak Zumaburu eta Ola kaleetan bilduko dira eta 19 hilabetez luzatuko dira gutxi gorabehera.
Proiektua
Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak sustatutako proiektua da hau. Garrantzi bereziko lana izango da udalerriarentzat, izan ere, Loiolako araztegiarekin konektatuko baita gure sameamendu-sarea.
Ondorioz, ez da Oria ibaira isurketarik egingo eta ibaiaren kalitatea eta haren ingurunea hobetuko dela aurreikusten da.
Herritarrei ahalik eta gutxiena jasanarazteko eta irtenbideak emateko, lau fase desberdinetan ekingo zaio proiektuari.
Eta fase horietako bakoitzaren berri emango da komunikabideetan, Udalaren webgunean eta eragindako atarietan.
Lehenengo fasea
Honela, arestian aipatu bezala, lehenengo faseko lanak ostegunean bertan hasiko dira eta Zumaburu kalean eragina izango dute, zehazki, Ola kalearekin elkartzen den tokitik Isla plazako lurpeko parkingeko ibilgailuen irteera arte.
Beraz, Udalak aipatutako eremua asteazkenerako ibilgailuz libre uztea eskatzen du.
Eremuan aldaketak
Lanen exekuzioak lau aste iraungo ditu. Gauzak honela, zirkulazioa Ganbo Kaletik desbideratuko da, gero Zumaburu Kalera sartzeko, moztutako zatia behin pasatuta.
Era berean, lurpeko parkingeko sarrera-irteerak oraingo irteerako arrapalatik egingo da, horregatik, bi semaforo ipiniko dira zirkulazio horiek antolatzeko.
Honetaz guztiaz gain, Zumaburuko kalean aldi batez ezeztatuko diren aparkalekuen ordez, Ganbo kalearen alde banatan kotxeak uzteko eremuak prestatuko dira.
Alkatetzak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza izango dutelakoan daude.