Antzerki show umoretsua eskaini zuen Matxin aktoreak

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 25a

Ostirala arratsaldeko Yo seré el number one antzezlanean umorea izan zen nagusi Kultur Etxean. Iruñeako Matxin aktoreak berak bakarrik rol ezberdinak bete zituen Gazteria sailak eta Xpression kultur elkarteak antolatutako emanaldian. Aktorearen monologoak ikusteko bete egin zen Kultur Etxeko kafetegia. Kafe antzerki, klown eta mimo ukituak zituen antzezlan arin, komiko eta barregarrian dena berak egiten du, Matxin bera da autore, aktore eta zuzendari.