Donostiako nazioarteko krosa igande honetan hipodromoan

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 29a

Hilabete hasieran jo zuen alarmak, egoera ekonomikoa zela eta ohitura handiko lasterketa, LV. Donostiako Nazioarteko krosa bertan behera geratzeko arriskuan zen.
Baina Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak Kutxaren eta Donostiako Udalaren babesa eskuratu eta igande honetan egingo da proba Donostiako Hipodromoan.

Txapelketa nagusia eta Gipuzkoako txapelketa

Emile Zatopek, Mariano Haro, Sergey Lebed... Horiek dira Donostiako Nazioarteko krosean parte hartu duten korrikalarietako batzuk.
Igande honetan, ere atleta nabarmenen presentzia izango dugu Hipodromoan.
Asteartean, Mike Kegen atleta keniatarraren parte hartzea baieztatu zuen Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak.
Korrikalariak Le Mans eko krosean garaipena lortu zuen urtarrilaren 13an eta aurrekoan Antrimeko Krosean.
Baina asteburu honetan garaipena ez du erraza izango. Chakir Boujattoui marokiarrak, Dino Sefir keniata eta Samuel Tsegat eritrearra edo Alberto Garcia, Eliseo Martin, Jose Rios eta Rafa Iglesias Behobia-Donostia lasterketako irabazleak, gogor lehiatuko dira eta saria eramateko.
Emakumeetan, Rosa Morato Europako txapeldun ordea, Kalovics iazko irabazlea eta Konovalova errusiarra lehiatuko dira txapela eskuratzeko.
Hala ere, nazioarteko korrikalari hauetaz gain, bertako korrikalariak ikusteko aukera ere egongo da. Izan ere, lasterketa guztietan Gipuzkoako txapelketa egongo baita lehian.
Herriko atletek ere parte hartuko dute, hala nola, LOKEko Guillermo Huguet jubenilak edo Antoniano taldeko Olatz Flores kadeteak.

Donostia 2016 Sari Nagusia

GAF eta Kutxa, akordio batera iritsi dira, aurten Donostiako Nazioarteko Krosak, Donostia 2016 Sari Nagusi deitura har dezan.
Erabaki honen ondorioz, GAF-ek, Donostiako hiriari, 2016ko kultura hiriburutza kandidaturari lagunduko dio.

Eskertza

Aldi berean, Donostiako Udalari egindako ahalegina eskertu nahi dio.
Antolatzaileek Kutxari ere eskertu nahi diote, urtero eman izan ohi duen laguntza ekonomikoa mantentzeagatik, egungo egoera ekonomikoa zailari aurre eginez.
Era berean, aipagarri da, sarreren salmentaren etekinen parte bat Haitiko lurrikararen biktimei zuzenduko zaiela.