Janari-manipulatzaile karneta eskura

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 29a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, janari-manipulatzaileen karneta ateratzeko ikastaro berri bat antolatu du, arrisku handiagokoa, hau da, ostalaritzako sektoreari zuzendua.
Ikastaroa otsailaren 3an eta 4an eskainiko da, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan. Ordutegia, 16:00etatik 19:00etara izango da. Informazio gehiago jasotzeko edo izen emateko, deitu 943 533 303 telefonora.