Aurreko zenbakian, aurreratu genuen bezala, atzo Lasarte-Oria eta Usurbil udalerrien saneamenduko intertzeptore orokorreko lanak hasi ziren Zumaburu kalean.
Artikulu honetan, lanek 19 hilabeteko iraupena izango dutela zioen arren, Udaletik ohartarazi digute bidali ziguten oharrean akatsa zegoela eta 19 astez, soilik, egongo direla lanak Zumaburu eta Ola kale inguruan.