Rafa Diez eta berarekin atxilotuak auziperatu ditu Garzon epaileak

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 29a

Urriaren 13an, Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Amaia Esnal, Txelui Moreno eta Mañel Serra atxilotu zituzte. Bateragune, ezker abertzaleko zuzendaritza berria sortzea egotzi zieten orduan.
Astelehenean, Baltasar Garzon epaileak zortzi atxilotuak auzipetzea agindu zuen. Epaileak idatzitako autoan, ezker abertzaleak jarraitutako estrategia politikoa eta indar subiranistak batzeko planteamendua ETAren aginduak jarraiki egin zutela dio. Horren ondorioz, “erakunde terroristako” kide izatea egotzi die zortziei.
Era berean, operazio berean atzemandako Rufi Etxeberriaren kontrako delitu zantzurik ez dagoela argudiatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Gauzak horrela, otsailaren 10ean deklarazioa hartuko diela adierazten du Garzonek autoan.