Urtero legez, Biyak Bat erretiratuen elkarteak maiatzaren bukaeran hamabost eguneko txangoa antolatzen du. Aurten Malaga aldera doaz, Torremolinosera hain zuzen ere, maiatzaren 26tik ekainaren 9a arte.
Bilbotik Malagara hegazkina, autobusa, hiru izarreko hotela, mantenu osoa eta buffet librea ura eta ardoa bidaiako prezioaren barruan doaz, 500 euro logela bikoitza.
Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko Biyak Bat elkarteko bulegora hurbildu behar dira interesatuak otsailaren 5a baino lehen. Izena ematen dutenek, gainera, 50 eurotako bermea jarri behar dute.
Antolatzaileek jakin arazi dute, bidaia egiteko gutxieneko zenbatekoa, 45 pertsona direla. Beraz, animatu zaitezte.