“Desnudos en Central Park“ antzerki umoretsua Kultur etxean

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 29a

Ezinbestekoa al da telebistan ateratzea gizartearen arreta lortzeko? Gizon-emakumeen talentu eta bertuteak ez al dira nahikoak arreta gureganatzeko? Kamera baten aurrean edozer egiteko prest al gaude ezagunak bilakatzeko asmoz?
Gai horien inguruan eta umore adimentsuz jorratuta aurkezten zaigu Desnudos en Central Park antzezlana Lasarte-Orian.
Manuel Galiana, Enma Ozores, Maria Jose Alfonso, Paco Piquer eta Walter Gamberini izango dira larunbatean Manuel Lekuona Kultur Etxean obra hau antzezten.
Bi emanaldi eskainiko dituzte gainera, arratsaldeko 20:00etan bata eta bestea gaueko 22:00etan, biak gaztelaniaz eta 12 eurotako sarrerarekin.
Antzezlan hau Eusko Jaurlaritzaren Antzerkia Bultzatuz ekimenaren baitan ikusi ahal dugu gure herrian.
Honen bidez, arte eszenikoen sektorean enpleagua eutsi nahi du Gobernuak eta horretarako, Udalen laguntza ere izan du.

Antzezlana

Mark Rowellen komedia zoragarri hau Jaime Azpilicuetak zuzendu du. Desnudos en Central Park obrak ikuslearentzat oso hurbilekoa den pertsonaia-unibertso txiki bat deskribatzen du. Ezohiko muntaia da, barre-algaraz betea, orain arte umorezko antzerkian ikusitakotik erabat aldentzen dena.
Obrari darion komedia-maila handiak eta gizarte-kritika dosiak lehenengo unetik harrapatzen ditu ikusleak. Eta, era berean, maitasunaz, porrotaz, guraso eta seme-alaben arteko harremanez eta komunikabideen manipulazioez hitz egiten duen obra honen osagaiak edertzen dituzte.
Barre algarak ziurtatutak daude, ez galdu aukera.