Landaberri Antzerki Eskolako zozketako sariak banatu ziren

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 29a

Santo Tomas egunean Ttakunek antolatzen zuen azokan, Landaberri Antzerki Eskolak zozketa burutu zuen; atzo, berriz, sariak banatu zituen, Jalgi kafe antzokian.

Sariak eta sarituak

Mª Dolores Uriari Txitxardin Beltza jatetxean 2 pertsonentzako afaria suertatu zitzaion, Jexuxa Esnaolak, berak onartu bezala, probetxu handia aterako dio 2009-2010 ikasturterako antzerki edo dantza matrikulari eta Pirritx eta Porrotxen loteak, kirol jertsea eta Irrien Lagunak kda, berriz, Antzerki Eskolan dauden 6. mailako gaztetxo batzuei egokitu zitzaien.