Klowntuz! Mendia! antzezlana Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 30a

Abenduaren 18an aurreikusitan baldin bazegoen Klowntuz! Mendia! obra, elurra eta eguraldi txarrak bertan behera uztera behartu zuen. Azkenean, ostiral honetan izan genuen ikusgai Jalgin Mari Gorritxuren antzezlana.
Hiriko pailazoa da Mari Gorritxu, “Klowntuz! Mendia! obraren protagonista, eta oporretan dago. Bere psikoanalistak estres guztia kentzeko mendira joatea gomendatu dio. Jose Artista da psikoanalista eta hiriko pailazoa beti bere esanetara dago; hori horrela, mendira doan trena hartuko du baina, mendira iritsi bezain laster, lekuz kanpo sentituko da. Azkenean hirira bueltatu egingo da.
Argumentua ikusita ez pentsa negarrak nagusi izan zirela, alderantziz, barreak eta algarak eragin zizkion Mari Gorritxuk bildutako publikoari.
Hilabeteko itxaronaldiak, merezi izan du.