30 Bazpi eskolaren lehen garaipena pistan

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 30a

Buruntzazpi txirrindularitza eskolak gogor dihardu lanean Lasarte-Oriako eta Usurbilgo gaztetxoekin.
Horren adibide, 2010. urteko lehenengo garaipena dugu, Xabier Peñagarikano, 2. urteko jubenil usurbildarrak, Gipuzkoako neguko pistako trofeoa eskuratu duela da.
Bazpiko lagunek azaldu digutenez, ziklo-krosa, errepidea eta orain neguan, pistan egiten dituzte entrenamenduak. “Abuztuan errepideko denboraldia bukatzean, ziklo-kroseko ibilbidean eta pistan egiten dituzte entrenamenduak. Maila batzuetan ia egunero entrenatzen dute,” adierazi digute.

Gipuzkoako neguko trofeoa

Beraz, ez da harritzekoa, lehengo asteburuan, urtarrilaren 30 eta 31ean, Peñagarikanok junior mailako Gipuzkoako txapelketako saioetan puntu gehien lortu zituen txirrindularia izatea.
Izan ere, bigarrenari Caja Ruraleko Ander Altunari 5 puntuko errenta atera baitzion eta Andoaingo taldeko Mikel Iturriari 7 puntukoa.
Baina ez zen saio horietan Bazpiko kide bakarra izan, beste hiru gaztek parte hartu baitzuten txapelketan horretan, Jon Altuna lasarteoriatarra eta Xabier Bengoetxea eta Eñaut Pagola usurbildarrak.
Guztiek neguan zehar pista lasterketa desberdinetan lortutako puntuei esker, Gipuzkoako txapelketako txartela lortu zuten eta txapelketa ona egin dute.