Landaberri ikastola
Landaberri ikastolak adin eremu desberdinetako haurren gurasoentzat bilerak antolatu ditu.
Haur Hezkuntza, 2007. urtean eta 2008.ean jaio diren haurren gurasoenttzat bereziki, eta Lehen Hezkuntzako bilera, bihar asteartean da, 15:15ean, Garaikoetxeako eraikinean.
DBHko gazteak dituztenentzat Pintore kalean, REM zeneko eraikinean, asteazkenean 18:00etan da bilera .
Aurrematrikula egin nahi dutenentzat, HH eta LHko haurrenak Garaikoetxeako eraikinean egingo dira eta DBHkoak, aldiz, Pintore kalean.
Zumaburu-Sasoeta ikastetxea
Zumaburu-Sasoeta ikastetxeak, berriz, bilera bakarra egingo du 2008.urtean jaio diren haurren gurasoentzat, bihar arratsaldeko 16:45ean, Zumaburuko jantokian.
Aurrematrikula eskaerari dagokionez, Haur Hezkuntzako ikasleek Zumaburun eta Sasoetan egin dezakete, Lehen Hezkuntzakoek, berriz, Sasoetan.
Era berean, 6. mailako ikasleei Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula Sasoetan egingo zaie.