Proiektu honi esker, hiru onura garrantzitsu izango ditu egoitzak: zentroaren erreforma orokorra, Psikogeriatriako Unitate baten sorrera eta Eguneko Zentroa handitzea.
Inbertsioa 2,5 milioi eurokoa izango da eta obraren finantzazioa Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artekoa izango da.
Orain dela hilabete batzuk, Ana Urchueguia alkateak Aldundiarekin sinatu zuen elkarlanerako hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiak %75 abonatuko du eta gainontzekoa Lasarte-Oriako Udalak finantzatuko du.
Lanak
Adinekoen beharrak asetzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko apustua dira Atsobakarren epe laburrean hasiko diren lan hauek.
Proiektuak aurreikusten duenaren arabera, eraikina handitu eta altzariak bertan bizi direnen beharretara egokituko dira.
Gainera, Psikogeriatriako Unitate bat sortuko da. 400 metro karratu baino gehiago izango ditu, 15 pertsona bertan tratatu ahal izateko.
Eta azkenik, Eguneko Zentroa 15 plazatik 25era handituko da erantzun egokiagoa emateko.
Espazio bereiztuak
Era berean, perfil ezberdinetako adinduentzako espazioak sortuko dira egoitzan, basikoa, osasun-kargaduna, narriadura kognitiboko perfila eta psikogeriatrikoa.
Lasarte-Oriako alkateak adierazi duenez, beharrezko ikusten du egoitza bizi direnen perfil ezberdinetara egokitzea, izan ere, "ez ditugu gure aiton-amonak udalerritik kanpo lekualdatu nahi, beste egoitza batzuetan egiten duten moduan."
"Gure aiton-amonak bere ingurunean geratzea defendatzen dugu argi eta garbi, egokiena hori dela uste baitugu, eta ildo horretan lanean jarraituko dugu," jakin arazi du Lasarte-Oriako alkateak.