Santa Ageda bezperan, oles egitera

Txintxarri 2010eko otsailaren 1a

Otsailaren 5ean, urtero legez Santa Ageda eguna ospatuko da. Ohiturari jarraikiz herriko talde ugarik, bezperan, Santa Eskean ibiliko dira gure kaleetatik zehar, baita baserrietatik ere.

Landaberri ikastola

Etxeko txikien ahotsetan entzun ditugu lehenik Santa Eskeko kantuak, Landaberri ikastolakoak txikiak goizean ibiliko baitira herritik zehar.

Erketz Dantza taldea

Arratsaldean, Erketzeko lagunak 18:00etan hasiko dira kantuan eta herriko baserrietatik ibiliko da Santa Eskean.

Amalur Eskola

Ordu eta erdi beranduago, Andatza plazatik aterata, Amalur eskolako trikitilari eta pandero joleen txanda izango da eta herriko erdialdean egingo dute eskea.

Zabaleta Auzo elkartea

Ordu berean, Zabaleta auzokoak izango dira kantuan hasiko direnak. Antonio Plazan elkartu, auzoko kaleetatik eskea egin eta ondoren baserrietara egingo dute.
Osteguneko kantua ondo prestatzeko, asteartean entsegu bilera egingo dute, Antonio plazan bertan arratsaldeko 19:30ean.

Bertso Eskola

Lasarte-Oriako Bertso Eskolakoak ditugu azkenak, arratsaldeko 19:30ean Jalgin dute hitzordua.
Bertan lehenengo potea hartu eta tabernaz taberna, kopla kantuan egingo dute Santa Eskea.