01 Atsobakar egoitzaren eraberritze lanak esleitu ditu Udalak

Txintxarri 2010eko otsailaren 1a

Lasarte-Oriako Udalak behin betikoz esleitu dio Obras Especiales Gipuzkoa S.A. enpresari Atsobakar egoitza eraberritzeko obra.
Proiektu honi esker, hiru onura garrantzitsu izango ditu egoitzak: zentroaren erreforma orokorra, Psikogeriatriako Unitate baten sorrera eta Eguneko Zentroa handitzea.
Inbertsioa 2,5 milioi eurokoa izango da eta obraren finantzazioa Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artekoa izango da.
Orain dela hilabete batzuk, Ana Urchueguia alkateak Aldundiarekin sinatu zuen elkarlanerako hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiak %75 abonatuko du eta gainontzekoa Lasarte-Oriako Udalak finantzatuko du.