Jesus Muñoz psikologoak egin zuen atzo arreta psikologikoko zerbitzuaren aurkezpena.
Atzoko hitzaldian zerbitzuaren aurkezpena egiteaz gain, ondo sentitzeko zenbait gako ere azaldu zituen. Muñozen esanetan gu geu gara garenaren arduradun nagusi eta bakarrak. Gure beharrak asetu ahal izateko, gure premietaz jabetzeaz gain euretara nola iritsi aztertu eta jakin beharra dugu.
Zer behar dugu? Nola sentitzen gara? Askotan gure erantzuna galdera hauen aurren ondo edo txarto izan ohi da. Horrek ez du ezertarako balio, erantzun horrekin periferian geratzen gara. Gure benetako sentimenduak bi hitz horien bitartez mozorrotu egiten omen ditugu.
Hurrengo hitzaldia bihar eskainiko du Muñozek, 17:30ean Emakumeen Zentro Zibikoan.