Beltzak-Ostadar Errugby eskola martxan jarriko da igandean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 3a

Lan askoren ostean eta Ostadar K.F.-ren laguntzaz, azkenean lortu dute bere helburua Beltzak Errugby taldeko lagunek, errugby eskola antolatzea.
Igande honetan, otsailaren 7an, irekiko ditu ateak eskolak. Eta antolatzaileek jakin arazi dutenez, lehenengo entrenamendu-erakustaldira Lasarte-Oriako ikasle guztiak daude gonbidatuta. Hitzordua goizeko 09:00etatik 10:30era izango da Michelinen.
Saio honen ondoren, igandero izango dira entrenamenduak.