Ohiturari jarraikiz gaur Santa Eskean aterako dira herriko hainbat talde eta elkarte.
Etxeko txikien ahotsak entzun ditugu lehenik, Landaberri ikastolakoak ibili baitira goizean kantuan herritik zehar.
Arratsaldean berriz, Erketzeko lagunak 18:00etan hasiko dira kantuan eta herriko baserrietatik ibiliko da Santa Eskean.
Amalur eskolako trikitilari eta pandero joleak, Andatza plazatik aterako dira 18:30ean eta herriko erdialdean egingo dute eskea.
Ordu berean, Zabaleta auzokoak izango dira kantuan hasiko direnak. Antonio Plazan elkartu, auzoko kaleetatik eskea egin eta ondoren baserrietara egingo dute.
Azkenekoak Lasarte-Oriako Bertso Eskolakoak izango ditugu. Aurten gainera Xumela koruko kideekin eta Udal Musika Eskolako trikitilariekin aterako dira ilunatzeko 19:30ean Jalgitik. Hauek Jalgin lehenengo tragoa hartu eta tabernaz taberna, kopla kantuan egingo dute Santa Eskea.