Aldundiak laguntza eman dio TSST autobus konpainiari

Txintxarri 2010ko ots. 5a, 01:00

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak lehengo asteko ostegunean garraio esleipendunen eta elkarteen zerrenda argitaratu zuen. Honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 110.825 eurotako diru laguntza eman dio Lasarte-Oriako TSST autobus konpaniari.
Laguntza honen bitartez, autobus konpainiak jakin arazi digunez, iaz egin zuen inbertsioa, autobus berria erostea, berreskuratu du.
Arantza Tapia Lurralde Mugikortasuneko eta Antolaketako foru diputatuak adierazi zuenez, laguntza horiek helburu bikoitza dute. Batetik, konpainiei herrien artean eta hiri barruan dabiltzan ibilgailuak berritzen laguntzea eta, ondorioz, bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna hobetzea; eta, bestetik, zerbitzuak mugikortasun urritua duten pertsonentzat ere moldatzea.
Izan ere, laguntzak irisgarritasun baldintzak betetzen dituzten autobusak erosteko izan baitira, hau da, plataforma baxuko autobusak dira eta arrapalada dute gurpildun aulkientzat, baita igogailua ere.