Bi udaltzainen ekintza ausarta eta gogoangarria

Txintxarri 2010eko otsailaren 5a

Larunbatean arratsaldeko 15:00ak aldera Kale Nagusiko etxe batek su hartu zuen eta bi Udaltzainen erantzun azkar eta ausartari esker ez zen heriotzarik gertatu.
Iker Ortubia eta Raúl Jiménez Lasarte-Oriako Udaltzainak etxebizitza batetara sartu ziren suhiltzaileak iritsi aurretik eta barruan kea arnastuta larri zen pertsona atera zuten.
Lasarte Oriako Udaleko alkatetza eskerrak eman die ohar baten bidez bi udaltzainei eta bere profesionaltasuna goraipatu du. Era berean, udaltzainen erantzun azkarra nabarmentzen dute Udaleko ordezkariek: "Haien parte-hartze azkarrari eta arriskutsuari esker, ez zen kalte pertsonalik izan joan den larunbatean gertatutako sutean.”