Plazaolako proiektua
Oztaran auzoan egongo da Plazaolako landa-parkea, Plazaolako bide berdearen paralelo doan ibarreko errekaren ondoan, eta izena ematen dion trenbide zaharraren trazatuan barrena hedatuko da.
200.000 m² baino gehiagoko hedadura duen gune hori hirigintzako plangintzaren hasierako fasean aurkitzen da eta Barruko Erreformarako Plan Berezia noiz idatzi zain dago.
Hori dela eta, orain da unerik egokiena herritarren proposamenak jasotzeko, leku hori herritar guztiena izan dadin.
Herritarren parte hartzea
Gauzak honela, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Kudeatuz programaren barruan kokatuko da prozesu berri hau. Izan ere, honen xedea herritarrek parte hartzeko mekanismo efikazagoak sustatzea baita.
Plazaolako landa-parkeko prozesua dinamizatzeaz arduratuko den enpresak plan bat diseinatu du.
Hau espazio hori populazioko sektore bakoitzaren, adinekoen, haurren, gazteen eta helduen premien eta lehentasunen arabera definitzeko erabiliko da.
Lehen bilkura martxoan izango da, eta prozesuaren eduki guztia azaltzen duen gutun baten bidez emango zaie horren berri lasarteoriatar guztiei.