Horregatik, KIUBek jakin arazi digunez 2009. urtean zehar 2.002 kontsulta tramitatu ditu guztira, hau da, iaz baino %33 gehiago eta erreklamazio kopurua 437koa izan da eta 2008. urteko datuekin alderatuta, %56ko gorakada izan da.
Kexak eta kontsultak
KIUBen datuen arabera, telefoniako operadoreak dira berriz ere kexa gehien jaso duen sektorea, eta Orange eta Telefonica-Movistar dira salaketa gehien izan dituzten konpainiak. Horiekin batera, Iberdrolak argindarraren ordainagiriekin egindako fakturazioa izan da, aurreko urteetan bezala, beste salaketa-iturri nagusietako bat.
Erreklamazio horietatik ehun, kontsumitzailearen edo erabiltzailearen alde konpondu direla adierazten du KIUB-k eta gainerakoetatik kopuru handi bat oraindik ez duela erabakirik ere azaltzen du, “zeren eta ebazpenak, askotan, urtebete igaro eta gero iristen baitira.”
Argibide-eskaerei dagokionez, telefoniaren sektoreak betetzen du, halaber, lehen postua hainbat gairekin loturiko kontsulten kopuruan: baimenik gabe alta ematea, eskatu eta informatu gabeko SMS mezuengatik kobratzea...
Hiri handien kopuruak
Era honetara, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen dituen kontsumoko memorietan, Lasarte-Oria lehenbiziko hamabost herrien artean ageri da erreklamazio-kopuruan, Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuekin eta Barakaldo, Getxo, Portugalete eta Durango hiri handiekin batera, besteak beste.