“Gu geu gara garenaren arduradun nagusi eta bakarrak”

Txintxarri 2010eko otsailaren 5a

Zer behar dugu? Nola sentitzen gara? Askotan gure erantzuna galdera hauen aurrean ondo edo txarto izan ohi da. Horrek ez du ezertarako balio, erantzun horiekin periferian geratzen gara. Gure benetako sentimenduak bi hitz horien bitartez mozorrotu egiten ditugu. Jesus Muñoz psikologoak astelehenean eta asteazkenean, arreta psikologikoko zerbitzuaren aurkezpena egin zuen. Ondo sentitzeko zenbait gako ere azalduz.

Espazioa behar dugu gure beharrak identifikatzeko, eta era berean euretara iristen asmatzeko. Pertsona bakoitzak lasaialdi erak ditu, askok kalera irten eta paseoan ibiltzen dira euren orekara bueltatu baino lehen. Gu geu gara gure beharrak asetu ditzakegun bakarrak. Gure influentzietaz jabetu behar gara ditugun jomugetara iritsi ahal izateko. Joera aldaketarako prest egon behar gara orotan, gure jokaera funtzionatzen ez badu beste alderdi batetik joz, azken helburua edo intentzioa lortzeko. Honek emaitzak eman ditzake, baina ez beti guk desiratutakoak. Gu geu gara garenaren erantzule. Eta era berean, gure bizi-moldeko erantzule bakarrak. Guk erabakitzen dugu pertsona batekin egon edo ez, gure dohaina da. Puntu honetan, ditugun beldurrak agertzen dira, gure bizimodua aldatu dezakete eta askotan horri berari, aldaketari, diogu beldurra. Sentimenduak entzun eta gure buruarekin zintzo jokatu beharra dugu.

Barnealdean dugu oreka

Gure kemenak aldakorrak dira, eta horretaz konturatu behar dugu. Bakoitza osotasun baten multzoa da, zergatik orduan gure burua epaitu? Argi eduki behar dugu garrantzitsuena gure barnealdera jotzea dela, gure konfidantzara. Gu geu izan behar gara, ni naiz, nire barnealdea hau da, sendotu eta sostengatzen nauena. Garrantzitsuena barnean dugu eta hori aurkitzen eta onartzen ikasi behar dugu.

Psikologia lagun

Psikologiak zure barnealdera bidaiatzen laguntzen dizu, zure beharrak zeintzuk diren erakutsi eta nork eman diezazkigun erakutsi. Zure barnealdearen nukleoa aurkitzen duzunean, orekan zaude, zugan konfidantza lortu duzu. Osotasuna naiz, gauzak datorkidan moduan onartzen ditut, aurre egiten dakit, hor dago gakoa, bakoitzaren barnealderako bidea egitea, lortzea, eta orduan aurkituko dugu salbazioa. Gauzak pasa egiten dira, onak eta txarrak, eta onartu egin beharra ditugu. Indartsu eta seguru sentitzen bagara, hobekien aurre egingo diegu planteatzen zaizkigunei.