Ohiko taldeak kantuan
Goizean, haizeari aurre eginez, Landaberri ikastolako txikiak kopla kantuan ibili ziren herri erdialdeko kaleetan zehar eta herritarren esker ona ezaguru zuten, txanpon eta goxokiak jasoaz.
Eta arratsaldera arte, ez ziren berriro ere herrian koplak entzun.
Amalur Trikitixa eta Pandero eskolakoak Andatza plazatik atera ziren 18:30ean.
Haurrek trikitixa, pandero eta txistuarekin doinua jo, gurasoek makilarekin hotsarekin erritmoa eraman eta guztiak batera koplak herriko erdigunean zabaldi zituzten, aho batez.
Baserrietan eskean
Erketz Dantza Taldeko lagunak, ohi bezala, herrian bueltaxka bat egin eta baserrietako bidea hartu zuten, haietan eskea egitera.
Zabaleta auzoan eta inguruko baserrietan ere makilen hotsak eta koplak entzun zituzten, auzoko lagunen ahotsetan.
Mojei kantuan
Eta komentuan ere entzun ziren Santa Ageda bezperako abestiak, Bertso Eskola eta Xumela koruaren eskutik.
Hauek Udal Musika eskolako trikitilarien laguntzaz tabernaz taberna egin zuten eskea, baina aurten ohiko bidetik atera eta komentuko mojei ere kantuak eskaini zizkieten.