05 Loidi kalea eta Goikale itxiak asfaltatze lanengatik

Txintxarri 2010eko otsailaren 5a

Loidi-Barren eremuko urbanizazio lanen baitan, gaur ostirala, asfaltatze lanak egingo dira Loidi kalean eta kale honen eta Goikaleren arteko bidegurutzean.
Lanak egun osoan zehar luzatzea aurreikusita dago. Hori dela eta, trafikoa moztea beharrezkoa izango da, bai Loidi kalean eta baita Goikalen ere.
Lasarte-Oriatik Urnietara eta Urnietatik Lasarte-Oriara ibilbide alternatiboetatik egin beharko da.
Gauzak honela, Udalak barkamena eskatu nahi du trafiko mozketa honen ondorioz sortu daitezkeen eragozpenengatik.