Kanpo zorra
Haitiren egoera ezaguturik, Lasarte-Oriako Ezker Batuak hurrengo Udal Batzarrean eztabaidatzeko proposamen bat auzkeztu du, Jose Luis Rodríguez Zapaterori, une honetan Europar Batasuneko presidentea den heinean, Haitik Europar Batasunarekin, Estatu Espainiarrarekin eta Munduko Bankuarekin, zein Garapenarako Banku Interamerikarrarekin duen zorra barkatzeko eskatuz.
Ezker Batuaren mozioan azaltzen diren datuen arabera, Haiti munduko herrialde txiroenetarikoa da eta, 2008an bere kanpo zorra 1.885 milioi eurotakoa zen. Konkretuki, Estatu espainiarrarekin, 30 milioi eurotako zorra dauka Haitik.
Mailegu ezkutatua
Ezker Batuaren iritziz, Kanpo zorra barkatzea beharrezkoa da Haitiren egoera konponbidean jartzeko eta horixe azpimarratzen dute proposamenean: Beste irtenbidertik ez dagoela “Haitiko hiritarrek bere herrialdea berreraiki ahal izateko eta etorkizun libre bat izateko.”
Era berean, Ezker Batuako ordezkariei lotsagarria deritzote, “Nazioarteko Diru Funtsak Haitik bizi duen egoeraz baliatzea diru gehiago lortzeko, eta laguntza bezala mailegu berrien eskaintza aurkeztea”. Hain zuzen ere Nazioarteko Diru Funtsak 100 milioi dolarreko mailegua eman dio duela gutxi Haitiri.
“Haiti berreraikitzeko nahitaezkoa da ematen ari diren laguntzek zor berririk sortu ez dezatela, bestela Haitik eta haitiarrek bizi duten egoera tamalgarria larriagotu egingo litzateke,” adierazten du Ezker Batuak bere proposamenean.
Lau eskaera berdintsu
Gauzak horrela, lau eskaera konkretu onartzeko eskatzen da Ezker Batuaren mozioan. Onartzen bada, Lasarte Oriako Udalak Haitiren zorrak barkatzeko eskatuko dio Rodríguez Zapatero presidenteari eta beste erakundetan ere eskatu dezala barkamena. Lehen puntuan Estatu espainiarrak barka dezala Haitik berarekin duen zorra eta bigarrenean Europar Batasunak barka dezala berarekin duena.
Hirugarren puntuak dio Udalak Zapaterori eskatu behar diola honek Nazioarteko Diru Funtsari eskatzeko Haitik erakunde honekin daukan zorra barkatzeko. Eta azken puntuan Udalak eska diezaiola Zapaterori honek Haitik Munduko Bankuarekin eta Garapenarako Banku Interamerikarrarekin duen zorraren barkatzea eskatu dezan eta era berean duela gutxi emandako laguntza doan izan dadila eska dezan. Udalak Zapaterori hori guztia eskatzeko proposatzen du Ezker Batuak.