06 Latorre atleta Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri 2010eko otsailaren 6a

Lehengo asteburuan, Anoetako belodromoan Gipuzkoako txapelketa jokatu zen eta LOKEko atletez gain, Real Sociedad taldeko Iñigo Sevillano eta Scania-Pamplona taldeko Jose Ramon Latorre herritarrek ere parte hartu zuten, baita emaitza paregabeak eskuratu ere.
Jose Ramon Latorrek urrezko domina eta brontzezkoa ekarri zituen herrira.
Latorre dugu 200 metrotako lasterketako Gipuzkoako txapeldun berria. Sailkapeneko lasterketan erraz irabazi zuen 45 segundo-milareneko errentarekin eta finalean, 22,56 segundoko markarekin garaipena eskuratu zuen.
Era berean, 60 metroetako lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen 7,08 segunduko denborarekin.
Iñigo Sevillano atleta gazteak, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen 60 metro hesiekin proban.