Umorea eta pop musika nagusi kafetegian

Txintxarri 2010eko otsailaren 7a

Aktore eta umorista lanetan ikusi izan dugu Mario Simancas herriko taberna batzuetan. Ostiralean, ordea, bere musiko sena erakutsi zuen Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian Xpression kultur elkarteak eta Gazteria sailak antolatzen dituzten gazte kontzertuen barruan. Gitarra, harmonika eta turuta baten laguntzaz, bere kantak eskaini zizkien kafetegian bildu ziren herritarrei. Doinu pop-eroak eta egunerokotasuneko gaiak, umore, ironia edo seriotasunez abestuak eta abestien artean, noski, hitz umoretsuak.