Musika eta ustekabeak Musika eskolaren eskutik

Txintxarri 2010eko otsailaren 8a

Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolakoak irakurle eta lagun guztiei, otsailak 11, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Manuel Lekuona Kultur etxeko auditorioan ospatuko den inauteri kontzertura, gonbidatu nahi ditu.
Urtero legez, etxeko txikiek emango diote hasiera kontzertu berezi honi. Ondoren, instrumentu ugari eta doinu ugari entzun ahalko dituzte kultur etxera hurbiltzen diren herritarrek.
Kontzertuari amaiera emateko, denak aho zabalik utziko dituen ikuskizun mundiala ere prestatu dute Musika Eskolako kideek, izan ere, atzerritik etorritako gonbidatu bereziak izango baitituzte.
Baina sorpresa denez… kultur etxera gerturatu beharko duzue zer den ikustera.